Esne Beltza taldea Japonian izango da



Fuji Rock Festival jaialdian izango da Esne Beltza taldea uztailaren 28an eta beste bi ekitaldi eskainiko ditu Japonian.

Japonia aldera egingo dute bidaia Esne Beltza taldekoek uztailean. Gutxienez, hiru zuzeneko eskainiko dituzte: Shibuyan izango da eskainiko duten lehena, uztailaren 25ean.

Fuji Rock Festival jaialdian arituko dira hiru egun geroago. Uztailaren 27an hasi eta 29an bukatuko da jaialdia. Xabi Solanoren taldeak uztailaren 29an Okinawan joko du.

#EsneBeltza #XabiSolano #Japonia #FujiRockFestival #Okinawa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude