Esne Beltza Zamudion izango da festei bizitasuna ematen



Maiatzaren 19an izango da Esne Beltzaren kontzertua.

Apirilaren 21ean ekin zion Esne Beltza taldeak "Itsu, mutu, gor" birari Legazpin. Normalean baino askoz ere kontzertu gutxiago emango dituzte Xabi Solanok eta taldekideek.

Maiatzerako, zuzeneko bakarra jakinarazi dute. Zamudion izango 19an, festei bizitasun puntu bat emate aldera. 23:00etan hasiko da zuzenekoa, eta La Basu eta Akerbeltz taldea ere izango dira oholtza gainean egun horretan.

#Kontzertua #EsneBeltza #XabiSolano #Zamudio

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude