Espainiako barne ministerioak euskal presoen bi aberriratze eta sei hurbilketa jakinarazi ditu

Euskal presoak Euskal Herritik hurbilen dauden espetxeetara hurbilduko dituztela jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak.

Espainiako Barne Ministerioko Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak astearte honetan jakinarazi duenez, beste zortzi euskal preso Euskal Herritik "gertuago" dauden kartzeletara hurbilduko dituzte. Bi aberriratze eta sei hurbilketa dira.


Joseba Borde Coruñan dago, eta Soriara eramango dute; Aitor Esnaola Toledotik Soriara; Karmelo Lauzirika, Castellotik Zaballara; Itziar Alberdi, Estremeratik Logroñora; Juan Jesus Narvaez, Estremeratik Logroñora; Ibai eta Mikel Aiensa, Lugotik Logroñora; eta Jose Juan Garcia, Valladolidetik Zaballara.


Osasun krisiak sortutako egoera dela eta, Barne Ministerioak hurbilketak iragarri dituen arren, ikusteko dago noiz gauzatuko diren mugikortasun murrizketen ondorioz.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude