Espetxeratuen zaintzako epaitegi batek hirugarren gradua eman dio Iñaki Urdangarini

Gaztela eta Leongo Espetxe Zaintzako 1 zenbakiko Epaitegiak aintzat hartu du Iñaki Urdangarinek hirugarren graduan sailkatzea eskatzen zuen helegitea.

Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, ebazpen judizial hori "ez da betearazlea, irmoa ez den bitartean", eta Avilako espetxeko tratamendu-batzordeak bere garaian egindako proposamenaren ildo beretik doa, hirugarren gradua ematearen aldekoa baita.


Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak uztailaren 17an errefusatu egin zuen Abulenako espetxeko tratamendu-batzordearen eskaera, Kristina infantaren senarrari erregimen irekia emateko, baina hilean asteburu batez ateratzea baimendu zuen, Espetxe Araubidearen 100.2 artikulua aplikatuz.


Espetxeratuen Zaintzako epaileak berretsi behar zuen erabakia zen, eta abuztuaren 14ko auto batean hala egin zuen, eta presoa hilean asteburu batez ateratzea ahalbidetu zuen, Brievako espetxean bizi den bakartze egoera arintzeko. Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen, eta Palmako Auzitegiak ebatziko du.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Espainia #IñakiUrdangarin #Espetxeak #Presoak #Gaztela #Leon #Avila #Abulena #KristinaInfanta #Brieva #Palma #Justizia #Epaitegiak #Epaileak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude