Etxean dauden edo etxetik lanean ari diren ataundarren bila gabiltza irratian

Ataun Irratian etxetik lanean ari diren ataundarren bila gabiltza konfinamenduan zer darabilten jakiteko.

Azken egun hauetan, etxean egiten ditugun ekintza eta jarduerak dira sare sozialetan gehien ikusten ditugun edukiak. Baina zertan dabiltza ataundarrak? Guk, zuen berri izan nahi dugu irratian eta alarma-egoera igarotzen den bitartean elkarrekin dibertitu konfinamenduaren egun bakoitzean. Herritarra baldin bazara eta etxean egiten duzuna gurekin partekatu nahi baduzu edota lantokira joan beharrean etxetik lanean bazabiltza, jarri zaitez gurekin harremanetan!


Egun hauetarako ere, zabalik jarraitzen dute gure ohiko komunikabideak: Whatsappez 644 05 94 06 telefono zenbakian jarri zaitezke gurekin harremanetan edo bestela ataunirratia@gmail.com helbide mezu bat bidalita ere bai. Animatu eta igaro ditzagun datozen egunak elkarrekin batera!

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Gizartea #Koronabirusa #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #SanMartin #SanGregorio #Aia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude