Euskadi 3. fasera igaroko da astelehenean kontziliazioa erraztuko duten neurrien alde eginez

Lehendakaria buru duen BIZI-BERRI Planean oinarrituta Eusko Jaurlaritzak landutako neurri zehatzak azaldu dituzte.

Nekane Murga Osasuneko sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak prentsaurrekoa eman zuten bart, pandemiaren bilakaera azaltzeko eta astelehenetik aurrera Euskadin deskonfinamenduaren hirugarren fasea hastearekin batera hartuko diren neurriak aurkezteko. Fase horretan, Euskadik kudeaketa ahalmen osoa berreskuratuko du eta familia-kontziliazioa errazteko neurriak arautuko ditu.


Bi sailburuek positiboki baloratu dute hirugarren fasera igarotzeko baieztapena, Euskadik ikuspuntu asistentzial eta epidemiologikotik baldintza guztiak betetzen dituela erakusten duen beste adibide bat da. Beste urrats bat da normaltasun berria lortzeko bidean.


Nekane Murga sailburuak azaldu zutenez, datuek pandemiaren bilakaeraren joera positiboa erakusten jarraitzen dute. Zentzu horretan, Euskadik fase berrira berezitasunekin egingo duela aurrera esan zuen, adibidez, familia kontziliazioaren aldeko apustua eginez. Hala ere, "erne" egon behar dugula gogorarazi zuen, eta prebentzio neurriak betetzeko eskatu zuen: 2 metroko segurtasun tartea, maskara erabiltzea eta eskuak maiz garbitzea.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga #ArantxaTapia #Deseskalatzea #Hirugarrenfasea #IñigoUrkullu #Lehendakaria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude