Euskadi Osasun Mundu Erakundearen programaz baliatuko da ikerketa eta kontaktuen jarraipena egiteko

Pandemia hasi zenetik baieztatutako kasuen% 71 berreskuratuta edo alta emanda dago.

EGINDAKO PROBAK Euskadin guztira, 100.926 PCR eta 51.277Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 11.065 proba egin ziren. BAIEZTATUTAKO KASUAK Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 15.969 da, eta horietatik %71,3 berreskuratuta edo alta emanda daude. Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 123 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 481 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA Orain arte, 1.312 heriotza izan dira orotara, horietatik 16 atzo erregistratuta. Horrez gain, 636 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 19 gutxiago); horietatik 541 ZIUn eta 95 solairuko geletan.


OSASUN MUNDU ERAKUNDEAREN PROGRAMA


Osasun Sailak eta Osakidetzak Osasunaren Mundu Erakundearen programa erabiliko dute kasu berriak eta haien kontaktuak aztertzeko eta horien jarraipena egiteko, isolamendu egokia bermatze aldera. Identifikazio goiztiarra eta jarraipena beti izan dira funtsezkoak epidemia kontrolatzeko. Eta orain, epidemiaren fase berri honetan, gehiago izango da. Orain, Osasun Sailak beste urrats bat eman du. Go.Data izeneko erabilera libreko programa instalatuko da Osasun Publikoko eta lehen mailako arretako langileen ordenagailuetan, kasuak eta kontaktuak azkar aztertzeko, behar bezala isolatu ahal izateko. Brote berriak saihesteko bidea sintomak dituzten pertsonei PCR testa egitea da kasuak goiz detektatzeko eta Osasun Publikoan eta Lehen Mailako Arretan azkar esku hartzeko. Programa honek urrats horiek guztiak eta kontaktu-kateen jarraipena erraztuko ditu. Datorren astean Araban martxan egotea espero da. Programa honek gauzak are gehiago erraztuko ditu, gai honetan lanean ari diren langile guztiei informazioa denbora errealean izateko aukera emango baitie.


HERRITARREN LANKIDETZA Detekzio goiztiarreko sistemak funtziona dezan, herritarren laguntza behar da. Horregatik, beharrezkoa da honako hau egitea: pertsona batek eztula, sukarra, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasuna edo usaimen-falta bezalako sintomak baditu, etxean geratu behar du (isolamenduan) eta osasun-zentrora deitu.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Europa #MOE

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude