Euskadik 182 COVID-19ko kasu berri erregistratu ditu azken orduetan

Eusko Jaurlaritzaren iturriek emandako datuen arabera 33 pertsona gehiago hil dira eta 3.568 pertsona osatu eta alta emanda daude Euskadin.

Orain arte 22.637 proba egin dira Euskadi eta atzo egindakoetatik, % 71k negatibo eman dute. Euskadin 182 kasu konfirmatu berri izan dira eta, guztira, 8.810 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta, arratsaldeko 20:00ak arteko datuen arabera. Horietatik, 1.756 ospitaletan dira. Beste 33 pertsona hil dira; guztira, 548 Euskadin. Beste egun batez, errekuperatutako eta alta emandako pertsonen kopuruak gora egin du. Atzo, 124 pertsona jaso zuten ospitaleko alta eta, hortaz, guztira 3.568 dira osatu eta alta emanda daudenak. Guztira 22.637 proba egin dira. Atzo egindako 738tik % 71k negatibo eman zuten. Lurraldeka hauexek dira datuak: - ARABAn,675 kasu zenbatu dira. (horietatik, 277 ospitaletan daude). - BIZKAIAn,603 pertsona. (1.134, erietxeetan) - GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.532 da. (Horietako 345 ingresatuta).


COVID19k Euskadin duen eraginaren berri emateko gaur eskainitako prentsaurrekoan, Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio zuzendari Mikel Sanchezek ezagutzera eman duenez, test gehiago egingo dira Lehen Mailako Arretaren eremuan. Azken asteotan, Lehen Mailako Arreta berrantolatu egin da, pandemiak eragindako egoerara egokitzeko. Hala, pertsonek euren osasun zentrora deitzen dute, bere egoera azaldu, eta egoera arina eta konplikaziorik gabea denean, etxean isolatzea eta tratamendu errazak gomendatzen zaie. Sistema honi esker: Herritarrei gertuko zerbitzua eskaintzen zaie, osasun zentroaren lan talde berak emana. Arrisku kasuen edota konplikazioak sor ditzateken kasuen detektatze goiztiarra ahalbidetzen da. Sánchezek azpimarratu nahi izan du Lehen Mailako Arretako profesionalak beste behin ere jokatzen ari diren paper ezinbestekoa, bai gaixotasuna geldiarazteko orduan, baita kalitatzeko osasun arreta bermatzerakoan ere.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #MikelSanchez

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude