Euskadiko Garraio Agintaritzak garraio publikoaren eskaintza %40 eta %60 artean berrezarriko du

Segurtasun Saila garraio publikoaren erabiltzaileentzat, masakara banaketari buruzko xehetasunak prestatzen ari da.

Euskadin laneratzea pixkanakakoa izatea espero bada ere, pertsona gehienak bihar bertan hasiko dira lanean. Hori dela eta, Euskadiko Garraio Agintaritzak garraio publikoaren eskaintza %40 eta %60 artean berrezartzea erabaki zuen joan den ostegunean, azken egunetan eskaintzen ari zen asteburuko maiztasunaren aldean, indarrean dagoen TMA 273/2020 agindua betez: Operadore bakoitzak beretzat gordetzen du bere eskaintza benetako eskarira eta bere beharretara egokitzeko eskubidea, bai eta, beharrezkoa bada, zerbitzuaren %100 puntako orduetan bermatzeko eskubidea ere, bidaiari gehiago egon baitaitezke. EGAk gogorarazi du puntako ordutegietako zerbitzuek baimendutako jardueretan sarrera eta irteera ordutegiak betetzen dituztela lanpostuetarako sarbidea bermatuz, baina legez mugikortasuna mugatuta dagoela gogoraraziz. Operadore publikoak diren aldetik, osasun-agintariek agindutako kontrol- eta prebentzio-neurri guztiak bultzatzen jarraituko dute, edukiera murriztuko da eta osasun-agintaritzek erabiltzaileen artean ezarritako urruntzea beteko dela bermatuz. Gaur, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak bilera egingo dute garraio publikoaren erabiltzaileei maskara banatzeari buruzko xehetasunak aztertzeko. Segurtasun Sailak horien banaketa koordinatuko du, eta argibide gehiago emango ditu bilera amaitutakoan. Banatuko diren maskara "higienikoak" erabilera bakarrekoak dira, "erabili eta bota" beharrekoak. Datozen bi egunetan egingo da banaketa, eta Gurutze Gorriak eta DYAk Euskadiko Tren, Metro eta autobus geltoki nagusietan banatzeko duten aukera aztertzen ari dira.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #ArantxaTapia #EuskadikoGarraioAgintaritza #EGA #GurutzeGorria #DYA #Garraioa #GarraioPublikoa #Autobusa #Trena #Metroa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude