Euskadin atzo egindako probetan %95 negatibo eman zuten COVID-19an

Kutsatuak 12.569dira, hildakoak 1.062 eta osatutakoak edo alta emandakoak 6.972.


Atzo arratsaldeko 20:00ak arte konfirmatutako beste 214 positibo izan dira Euskadin, eta kutsatutakoak, beraz, 12.569 dira guztira. Horietatik 999 gure ospitaleetan ingresatuta daude. Lurraldez lurralde: - ARABAN, 3.231 kutsatu daude, eta horietatik 166 ospitalean daude. - BIZKAIAN, 7.010 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 612 ospitalean daude. - GIPUZKOAN 2.328 dira positiboak, eta horietatik 221 daude ospitalean.


Atzo beste 42 heriotza erregistratu ziren, eta Euskadin, beraz, jada 1.062 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz. Datu horri kontrajarrita, positiboa da kutsatuei, ospitaleratuei eta ZIUetako okupazioari buruzko datuen bilakaera. Bestalde, kutsatuen ehunekoak behera egiten jarraitzen du egunetik egunera. Atzo guztira 3.481 test egin ziren, orain arte egindako test kopururik handiena, eta horietatik %5ek bakarrik eman zuten positibo. Guztira 54.776 proba egin dira. Osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, eta atzo 6.972 ziren.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020