Euskadin guztira 12.810 pertsona konfirmatu dira koronabirusarekin

Atzo arratsaldeko 20:00ak arte konfirmatutako beste 182 positibo izan dira Euskadin, eta kutsatutakoak, beraz, 12.810 dira guztira.


Horietatik 974 gure ospitaleetan ingresatuta daude. Lurraldeka, hauek dira datuak: - ARABAN 3.294 kutsatu daude, eta horietatik 159 ospitaleratuta daude. - BIZKAIAN, 7.155 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 602 ospitaleratuta daude. - GIPUZKOAN baino gehiago, 2.361 positibo eman dituzte, horietatik 213, ospitaleratuta.


Atzo beste 22 heriotza erregistratu ziren, eta Euskadin, beraz, jada 1.103 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz. Ospitaleel bilakaera positiboa izaten jarraitzen dute. Atzo iragarri bezala, gaurko buletinak aldaketaren bat egin du probak zenbatzeko orduan, Osasun Ministerioaren eskakizunei erantzunez. Orain arte, 59.342 egin dira guztira, eta atzoko egunean soilik 1.898 PCR eta 1.541 test azkar egin ziren. Egiten diren hamar testetik bederatzik emaitza negatiboa ematen ari dira. Osatzen ari diren edo alta emanda dauden pertsonen kopuruak ere gora egiten jarraitzen du, eta atzo 7.277 ziren.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude