Euskadin ospitaleko alta emandako pertsonak 9602 dira, kasu positibo guztien %67

Atzo, 20:00ak arte, 183 positibo berri izan dira Euskadin; beraz, guztira 14.315 pertsona daude kutsatuta.


EGINDAKO PROBAK Euskadin guztira 80.277 PCR eta 30.799 test azkar egin dira. Atzo egunean zehar, 7.318 test egin ziren guztira (4.423 PCR eta 2.895 test azkar). LURRALDE BAKOITZEKO EGOERA ARABAN 3.590 kutsatu daude, eta horietatik 141 ospitalean daude. BIZKAIAN, 8.129 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 404 ospitaleratuta daude. GIPUZKOAN, positiboen kopurua 2.596 da, eta horietatik 157 ospitaleratuta daude. Heriotzen kopuruak gora egin du, 18 pertsonatan; beraz, COVID-19ari lotutako heriotzak 1.230 dira Euskadin. Ospitaleen egoerari dagokionez, 702 pertsona daude ingresatuta, atzo baino 67 gutxiago. Berreskuratutako edo alta emandako pertsonei dagokienez, 9.602 dira, kasu positibo guztien %67, alegia.


ALDAKETAK DATU BULETINEAN Herritarrei Euskadiko pandemiaren bilakaeraren berri emateko, Osasun Sailak egunero argitaratzen du datu-buletin bat. Dokumentu hau etengabe hobetzen eta eguneratzen ari da, informazioa modurik argien eta ulergarrienean emateko. Osasun Sailak Ministerioak ezarritako irizpideak betetzen ditu, izan ere, aste bateko aurrerapenarekin ezarri baitzituen. Alde batetik, EGINDAKO PROBEI buruzko datuak ematen dira, PCR eta "test azkarrak" bereiziz, bi proba diagnostikoek alderdi desberdinak islatzen baitituzte: lehenak (PCR) pertsona batek birusa duen edo gaixorik dagoen adierazten du; eta bigarrenak (test azkarra) pertsonaren immunitatea adierazten du. EMAITZEI dagokienez, txostenak proba diagnostikoaren arabera lortutako kasu positiboak islatzen ditu. Azkenik, kasu positiboen zenbaketa globala egiten da, kontuan hartuta pertsona bakoitzaren positiboa behin bakarrik kontabilizatzen dela. Osasun Sailak, duela aste bat baino gehiago bereizketa hori egin du, eta gaur egun modu bisualagoan agertzen da. OSPITALEEN EGOERA ere modu bisualagoan eskaintzen da eta R0 indizeari buruzko datua gehitzen da. R0 edo oinarrizko ugalketa-kopurua; dagoeneko gaixo dagoen pertsona batek zenbat pertsonarekin kutsatzen duen adierazten du. Datu horiez guztiez gain, positiboen adinaren eta sexuaren araberako banakapena jasotzen du txostenak, baita lurraldearen, osasun-eremuaren eta udalerriaren araberakoa ere. Hilgarritasuna ere aztertzen du eta pandemiaren bilakaera aztertzen lagunduko duten grafikoak gehitzen ditu.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude