Euskal erakundeak elkarlanean ari dira uda honetan zenbat ekitaldi soziokultural egin adosteko

Lehendakaria deseskaladaren erakundeen arteko diputatu nagusiekin, hiriburuetako alkateekin, Eudel-eko presidentea barne, egindako bileraren buru izan da.

Batzarraren ondoren Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi duenez, lan-dokumentu bat aurkeztu da uda honetarako programatuta zeuden kultur ekitaldiei, jaiei eta bestelako ekimen soziokulturalei buruz. Asmoa izan da lehen ikuspegi bat partekatzea. "Gure helburua da maiatzaren 10erako adostasun eta ziurtasun perspektiba bat eskaintzea horrelako ekitaldiak egin ahal izateko eman behar diren baldintza zehatzen inguruan, jakinda asko ezin izango direla egin", adierazi du Lehendakariak. Gaineratu duenez, "lehentasuna beti izango da osasun eta segurtasun publikoa bermatzea. Irizpide argiak adostuko ditugu, eta zehaztuko ditugu kultur-ekitaldiak eta jaiak antolatzeko baldintzak eta mugak". Lehendakariak azaldu duenez, dokumentu hori erakunde publikoen artean adostu ondoren, kultur eragileekin kontrastatuko da. Uda honetan kultur eta jai ekitaldiak egiteko ze aukera egon daitekeen argitzea da helburua.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude