Euskal Herria kontzertuz beterik izango da asteburuan



Euskal Herriko jaietan barrena hainbat musika talde izango dira.

Uztailaren lehen ostiralean, La Pegatina eta Los Caligaris taldeak izango dira Iruñeako Foru plazan 23:30etik aurrera. San Fermin giroan jarraituz, Tremenda Jauria eta Ziribulio Sound bertako txosnagunean arituko dira.

Bizkaia aldera hurbilduz, Zea Maysek joko du Mungiako txosnagunean. Gipuzkoan berriz, Deus Ez, Doctor Deseo eta Willis Drummond taldeak arduratuko dira Eibarko Amaña auzoko festak girotzeaz.

Larunbata

Iseo & Dodosound with The Mousehunters, Esne Beltza, Willis Drummond, Revolta Permanent, Rukula eta Gabezin taldeen musika entzuteko aukera izango da.

Igandea

Berri Txarrak, Frikun eta Eraul musika taldeen esku geratuko da igandea.

#EuskalHerria #Kontzertua #Lapegatina #LosCaligaris #SanFermin #TremendaJauria #ZiribuloSound #ZeaMays #DeusEz #DoctorDeseo #WillisDrummond #EsneBeltza #BerriTxarrak #Eraul

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020