Euskal Herria zurituta eta arazoz beteta jaiki da



Prezipitazioak ugariagoak izango dira 07:00etatik 09:00etara. Eguerditik aurrera elur gutxiago botako du.

Elurrak Euskal Herriko bazter guztiak zuritzea espero da asteazken honetan. Horrela, goizaldeko 03:00etatik aurrerahiriburuetara eta kostaldera heltzea espero da.

Kamioiek ezkerreko erreitik zirkulazioa debekaturik dutela gogorarazi du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, elurra kentzeko makinek eta larrialdietarako ibilgailuek arazoei aurre egin ahal izateko.

Posible den neurrian errepidera ez ateratzeko gomendioa eman du Trafiko Zuzendaritzak. Era berean, kontuz gidatzea eta Ertzaintzaren aginduei jaramon egitea eskatu du.




ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude