"Euskal Herrriko hartzak aurrehistorian" hitzaldia Ataunikerren eskutik

Atauniker elkarteak etxetik internet bidez ikusteko hitzaldia antolatu du ostegun honetarako.

Ostegunarekin batera bideo-hitzaldia eskainiko du Atauniker elkarteak internetez bidez etxetik ikusi ahal izateko. Asier Gómez Olivencia hizlaria, Euskal Herriko hartzen aurrehistoriaz arituko da 19:00etatik aurrera eta hau amaitzean, Troskaeta kobaren garbiketaren ikus-entzunezkoa estreinatuko da. Hitzaldi hau online ikusteko, Bb Collaborate plataforman sartu behar da egunean bertan 18:45tatik aurrera eta zure izena idatzi.


Informazio gehiago eskuragarri jarri du elkarteak www.atauniker.org webgunean edo beraien sare sozialetan.


Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #Atauniker #Orkli #Hitzaldia #Animaliak #Hartzak #AsierGómezOlivencia #TroskaetaKoba #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #Koronabirusa #COVID19 #OsasunSaila #Osakidetza #EuskoJaurlaritza

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude