Euskal musikaz beteriko goizak Ataun Irratian

Denboraldi berriekin batera bueltan dator Ataun Irratira Ispiluaren aurrean saioa bere bigarren denboraldiarekin.

2020 urtean ere euskararen alde egiten jarraituko dugu Ataun Irratian. Beti izaten du tokia Euskal musikak gurean, baina oraingo honetan tarte berezia ere izango du. Bueltan dator Ispiluaren Aurrean saioa bere bigarren denboraldiarekin aste osoko goizak Euskal doinuez betetzera.


Astelehenetik-ostiralera 09:00tatik 12:00etara bitartean, Euskal musika taldeak, bakarlariak... entzuteko aukera izango duzu Ataun Irratian. Saio guztiak berriro ere entzuteko aukera izango da Nahibezala plataforman, iVoox-en eta baita Spotify-en ere. Gainera, www.ataunirratia.com atariko saioaren orrialdean, kaleraturiko euskal kantu berri eta artisten inguruko informazioa eskuratzeko aukera izango duzu. Egizu bat euskararekin!


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Euskara #Euskera #EuskalMusika #EuskalMusikariak #Musikariak #Musika #IspiluarenAurrean #Nahibezala #Ivoox #Spotify #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude