Euskara herrian bertan ikasteko aukera zabaldu du Ataungo Udalak

Euskara ikasteko aukera eman du Ataungo Udalak herritar guztientzat Goiztiri AEK euskaltegian.


Ataungo Udalak jakinarazitako ohar baten arabera, herrian euskara bultzatzea izango da helburu nagusia. Uema, Habe eta AEK elkarteen laguntzaz, Euskara klaseak eskainiko dira Goierriko herri ezberdinentzat eta edozein adinetako pertsonentzat egongo da zuzendurik. Titulu ofizial guztien materia eta ordutegi zabala eskainiko da. Guraso nahiz jubilatu taldeak egingo dira adinen arabera, on-line edo aurrez-aurreko klaseak emango dira, konbinaturik egingo dira ikasketak eta baita mintzapraktikak ere.


Ataundarrek udalean eman beharko dute izena irailaren 27a baino lehen ondorengo komunikabideetako bat erabilita: 943180011 edo udala@ataun.eus. Ikasleentzat diru laguntzak izango dira HABE-ren nahiz Udalaren eskutik eta Lanbide + IVAP doan izango dira. Irailaren 19a baino lehen matrikulatzen diren guztiek, ordainketa epe bat gehiago izango dute.


Zalantzarik izango bazenu edo besterik gabe informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, jarri zaitez Ataungo Udalarekin harremanetan 943180011 telefono zenbakira deituz eta kultura@ataun.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.


#Ataun #AtaunIrratia #AtaungoUdala #Euskara #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri #Uema #AEK #Habe #Lanbide #GoiztiriEuskaltegia #Kultura #Hezkuntza #Gazteak #Jubilatuak #Gurasoak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude