Euskaraz eta ingelesez izango dira asteburu honetako Ataungo Herri Antzokiko filmak

"Lego 2" eta "Green Book" filmak izango dira asteburu honetan Ataungo Herri Antzokian ikusgai.

Asteburu honetako film zerrendaren barnean, "Lego 2" izango da aurren txandan. Bricksburg-eko hiritarre, mehatxu erraldoi bati egin beharko diote aurre: Lego Duplo Inbasoreei ain zuzen ere. Hauek, kanpoko espaziotik datoz eta besteek eraikitzeko denbora izan baino lehen, dena suntsitzeko gaitasuna dute. Igandean 16:30etatik aurrera eskainiko da. Helduen txandan berriz, "Green Book" filma eskainiko da ostiralean ingelesez eta igande nahiz astelehenean gazteleraz. 1960an girotutako film honek, Tony Lipen istorioa kontatzen du, benetako gertaera batean oinarrituta.


#Ataun #Ataungoudala #Herriantzokia #Kultura #Gizartea #Zinema #Haurrak #Lego2 #GreenBook #TonyLiep

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020