Eusko Jaurlaritzak Elikaduraren sektorea eskertu du gaur goizeko ekitaldi batean

Tapia: “Elikaduraren sektoreak erakutsi du funtsezkoa izateaz gain profesionala, berritzailea eta solidarioa ere badela”.

Gaur goizean, elikaduraren katea osatzen duten sektore guztietan, lehen sektoretik banaketaren sektoreraino, lan egiten duten gizon eta emakumeak omentzeko ekitaldia egin da, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak presidituta. Topaketa horrekin, Eusko Jaurlaritzak esker ona erakutsi nahi izan die Covid 19aren pandemiak eragindako larrialdiaren hilerik gogorrenetan beren lanpostuetan jarraitu duten pertsona horiei guztiei, gizartearen aldeko konpromiso bikaina erakutsi baitute.


Topaketa Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen egoitzan egin da, eta bertan parte hartu dute, halaber, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek eta Jon Ander Egañak eta Manu Ginerrek, biak Euskadiko Elikaduraren Clusterreko kideak.


Nekazaritzako elikagaien kateko langileak ordezkatuz, berriz, hauek egon dira:


Lehen sektorea:

  • Nekazaritza: Joana Tello (Barrenetxe Kooperatiba)

  • Arrantza – Eugenio Elduayen - Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioko burua

  • Abeltzaintza – Arantxa Goenaga


Eraldaketa Sektorea:

  • Patricia Antoñana. (UDAPA)

  • Pan La Vitoriana. Lorena Jimenez. Denda arduraduna

  • Destilerias Acha. Maria Alfonsa Jimenez


Komertzializazioa:


  • Leticia Sanchez. (Eroski: Kutxa/Apal betetzailea

  • Nagore Barruetabeña. (Uvesco Harategi eta Xarkuteriako arduraduna)

  • Nagore Cuevas (Frutas Iru - Mercabilbao).


Tapia sailburuak hitz egin duenean, azpimarratu du “Euskadiko elikagaien katea osatzen duten pertsonei eskerrak emateko ekitaldia dela, Covid 19aren pandemian zehar eta bereziki konfinamenduaren garaian beren lanaren alde eta gizarte osoaren alde erakutsitako konpromisoagatik. Eta eskerrak eman nahi dizkiegu ere era guztietako lanpostuetan ari direnei, baserritar edo arrantzalea direnei zein eraldaketa enpresetan edo herrietako denda eta azoketan ari direnei ere, den-denei”.


Pandemiaren hilerik gogorrenetan eta konfinamenduan bete-betean geundenean ere elikaduraren sektoreak erakutsi du funtsezkoa izateaz gain profesionala, berritzailea eta solidarioa ere badela. Kate luze oso bat bizirik eta indartsu mantendu dute, nahiz eta, Covidaren mehatxuagatik eta lanean izan duten eta oraindik ere izaten ari diren babes neurri zorrotzengatik zein konfinamenduko lehen egunetan biztanleen aldetik eduki duten neurrigabeko eskaeragatik, katearen barruan tirabirak egon diren. Sektoreak espero bezala egoten jakin izan du, eta ez da elikagairik falta salmenta eta banaketa kanal guztietan.


Tapia sailburuak eskerrak eta zorionak eman dizkio sektoreari, eta berriro gizarteari zuzendu zaio esanez babes neurri guztiak indartu beharra dagoela birusa gehiago zabaltzea ekiditeko eta gauden egoeratik atzera ez egiteko.


Ekitaldian, AUPA animo mezuaz bidaltzen duen eta koronabirusaren krisia dela-eta bertako produktuak kontsumitzera bultzatzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak abian jarri zuen kanpainaren zatia izan zen bideoa emititu da. Kanpaina hori, Euskadiko Elikaduraren Clusterraren eta HAZIren laguntzarekin egin dena, Euskadiko kontsumitzaileei zuzenduta dago, eta arrantzaleen eta baserritarren lana balioesten du, egunero egiten duten lanarekin kalitateko elikagaien hornidura bermatzen baitute.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Deseskalatzea #Normaltasunberria #ArantxaTapia #Ekonomia #Politika #Elikadura

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude