Eusko Jaurlaritzaren gizarte-babeseko eredua nazioartean aintzatetsi dute

Beatriz Artolazabal esan du DSBEaren hartzaile guztiek dutela beren prestazioa bermatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-babeseko ereduak Eskualdeetako Jardunbide Egokien IV. Saria jaso du; sari horiek urtero ematen ditu Eskualde Batuen Erakundeak –ORU Fogar–. Izen handiko saria da; haren bidez, urtero, kudeaketa publikoaren eremuan emaitza nabarmenak ekarri dituzten eta eskualdeetako beste gobernu batzuek eredutzat har ditzaketen bost jardunbide egoki aintzatesten dira.


Zehazki, Eusko Jaurlaritzak, Euskadin, pobreziari aurre egiteko diru-sarrerak bermatzeko errenta sustatzeko egin duen ahalegina aitortu du sariaren epaimahaiak. Aintzatespen horri esker, Eusko Jaurlaritza sariaren deialdietan jardunbide egokiengatiko sari gehien jaso dituen gobernua da.


“Gure helburua da diru-sarrerak bermatzeko errenta ezarrita ditugun maila eta zenbatekoekin mantentzea”, esan du Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Onda Vascan egin dioten elkarrizketan. Beatriz Artolazabali bizitzeko gutxieneko diru-sarrera abian jarri izanari eta hura DSBEarekin ezartzeari buruz galdetu diote, eta honako hau erantzun du: “garrantzitsuena jendea ez zoratzea zen, eta arretarako leihatila bakarra bermatzea".


Elkarrizketan, Beatriz Artolazabalek nabarmendu du Lanbide nolako lan garrantzitsua ari den egiten pandemian. ”Are gehiago –esan du–, bidean den krisi ekonomikoaren ondorioak dagoeneko antzematen hasi garenean”. Hala, atzo langabeziaren inguruan ezagutu genituen datuak aintzat hartuta, Artolazabalek nabarmendu du ez dela kontsolamendu bat maiatzak apirilak baino portaera pixka bat hobea eduki izana. “Zuhurtasunez jardun behar dugu. Gure helburua enplegua aktibatzea da. Ikusiko dugu ekainak zer dakarren eta deskonfinamenduaren 3. fasearen eragina zein den”, esan du, amaitzeko.


Eskualdeetako Jardunbide Egokien IV. saria jasotzeko gala ostiralean izango da, ekainaren 12an, Lehendakaritzan, arratsaldeko lauretan, bideokonferentziaz. Bertan, Jaurlaritzaren ordezkari izango dira Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Marcos Muro Enpleguko sailburuordea.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #BeatrizArtolazabal #Enplegua #Gizartea #Politika #OndaVasca #LibeAmilibia #MarcosMuro

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude