Euskotrenek autobus garraio berezia eskaintzen du Osakidetzako langileentzat

Autobus garraio bereziak Debagoienako zentroetara eta Usansoloko ospitalera hurbilduko ditu osasun langileak.

Eusko Jaurlaritzako bi sailen arteko akordioan oinarrituta, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskotreni, bere eskumeneko sozietate publikoari, agindu dio garraio berezi hori egiteko, osasun-langileak Debagoieneko eta Galdakaoko bere lantokietara eramateko. Neurri horrek sektoreko profesional ugarik lantokira joateko zituen garraio-beharrei erantzuten die. Zehazki, garraio publikorik ez duten langileak dira, edo 30 minututik gorako lineen arteko elkar-aldaketa egin behar dutenak, etxera itzultzeko zerbitzurik ez dutenak edo joan-etorrien denbora luzatzen zaienak, tarteko geralekuen kopurua dela eta. Kontuan hartuta pertsona horiek egiten ari diren ahalegina, lanaldi gogor eta luzeetan, osasun-alarmaren salbuespenezko egoeran, beren etxeetatik lantokietarako joan-etorriak erraztu behar zaizkie. Euskotrenek behar adina langile eta ibilgailu ditu une honetan horretarako, eta, beraz, lan horretan laguntzea onartu du. Atzotik, apirilak 13tik, martxan da Usansoloko Ospitalearen eta Derioko Seminario hotelaren arteko eguneroko garraioa, osasun langileentzat egokitu diren hotel ostatuetako batetik, hain zuzen. - Derioko Seminarioa – Usansolo ospitalea (Galdakao)

Atzo estreinatutako zerbitzuak hotelean ostatu hartu zuten hogei pertsona inguru lekualdatzeko asmoa du, baina Osakidetzak izan ditzakeen behar berriak asetzeko lankidetza hori zabaltzeko konpromisoa dago. Gaurtik, Debagoieneko zentroetara garraiatzeari ekingo diote; lau ibilbide desberdin egingo direlarik: - Gasteiz - Arrasateko Ospitalea - Oñatiko O.Z - Bergarako O.Z - Donostia – Zarautz – Arroa - Arrasateko Ospitalea - Bilbo – Durango – Elorrio - Arrasateko Ospitalea - Eibar – Soraluze – Bergara - Arrasateko Ospitalea

Oraingoz, apirilaren 30era arte eskainiko da osasun-langileen garraio hori.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Euskotren #Autobusa #Debagoiena #Galdakao #Usansolo #Derio #Gasteiz #Arrasate #Oñati #Bergara #Donostia #Zarautz #Arroa #Bilbo #Durango #Elorrio #Eibar #Soraluze #Bergara

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020