Eva Ferreira katedradunak ofizialki erregistratu du EHUko errektore izateko hautagaitza

Eva Ferreira Ekonomia Aplikatuko katedradunak Bilbon erregistratu du gaur goizean azaroko hauteskundeetarako errektore izateko hautagaitza.

Hautagaitza Ekonomia eta Enpresa Fakultatean formalizatu da, Sarrikon, egungo osasun-krisiaren perimetro-itxiera kontuan hartuta hurbildu ahal izan diren taldekideekin batera.


Aitor Zurimendi, Fede Recart eta Juanjo Unzilla, plantxan, hurrenez hurren, idazkari nagusi, irakasle eta ikertzaileen errektoreorde eta Eraldaketa Digital eta Komunikazioko errektoreorde agertzen direnak, errektoregaiarekin batera joan dira erregistrora.


Ferreirak bere programaren proposamenak eta helburuak azalduko dizkio komunitate unibertsitarioari azaroaren 9an hasiko den hauteskunde kanpainan. Aurkezpenean azaldu duenez, bere helburua "ondo dabilena egiten jarraitzea da".


Hautagaiak oso ondo ezagutzen ditu euskal unibertsitate handienaren "engranajeak"; izan ere, Iñaki Goirizelaia errektore izan zen 2009tik 2012ra. Aurretik, Jose Ignacio Perez Iglesiasen (2004-2009) taldean parte hartu zuen, Ekonomia Gaietarako eta Akademia Antolakuntzarako errektoreorde gisa. 2015etik 2019ra Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren (Unibasq) zuzendaria izan zen.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude