Ez da inolako arazorik izan orain arte Ordizian eta aurrera jarraitzen dute bozketek

Lakuako gobernuaren inolako laguntzarik gabe beharrezko segurtasun neurriak betez aurrera jarraitzen dute hauteskunde bozketek Ordizian.

Eguerdirarte ez da inolako arazorik izan Ordiziako hauteslekuetan bertako iturriek jakitera eman dutenez. Bozka mahaiak goizeko bederatzietan zabaltzen baziren ere, 08:30tarako zain zen jada jendea derrigorrezko segurtasun eta higiene neurriak errespetatuz.


Aurtengoan hastelekuak lekualdatzea erabaki du Ordiziako udalak herrian beste zenbait udalerritan bezala COVID-19aren pandemiak eragindako pandemiagatik. Twitter Sare sozialean zabaldu diren zenbait irudi eta bideoetan ikus daitekeenez, neurri zorrotzak hartu dituzte:

Goizean zehar ez da inolako arazorik izan eta hemendik aurrera ere neurri berberekin jarraituko dute zehaztu dute egun osoan zehar, inolako arazorik izan ez dadin.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Hauteskundeak #EuskoLegebiltzarrerakoHauteskundeak #EuskoLegebiltzarra #Hauteslekuak #Hautesmahaiak #Euskadi #EAE #EuskoJaurlaritza #Gizartea #Politika #Herritarrak #Ordizia #Koronabirusa #COVID19 #SegurtasunSaila #Koronabirusa #Osakidetza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #Gipuzkoa #Deseskalatzea #Normaltasunberria #PCR #Ordizia

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020