Ez da inolako jai ospakizunik izango Ataungo San Gregorio auzoan

Ataungo alkateak twitter bitartez iruzkindu du Ataun Irratiaren argitalpen bat eta inolako ospakizunik izango ez dela gaineratu du.

Atzo bertan Ataun Irratiaren webgunean albiste bat argitaratu zen, Ataungo San Gregorio auzoko jaien inguruan. Ospakizun hauek egingo zirenik ez zen baieztatu argitalpen horretan, iturri ofizialen bitartez ez zelako halako berririk jaso baina ez zen adierazi ere, jarduera edo gutxieneko ekintza batzuk egingo zirenik (zurrumurruak). Hori horrela, ez zen beraz baieztapen zehatzik jaso iraileko lehen astean zer gertatuko zen, jairik ez egotea zuzenena den arren.


Ataungo alkate Martin Aramendik (EH Bildu) twitter bidez iruzkindu zuen Ataun Irratiaren argitalpen bat eta ekainean kaleratutako oharra erabili zuen jairik izango ez dela berresteko. Beraz, batzordearen ordezkariari jakinarazi zitzaion moduan, 2020ko San Gregorio jaiak ospatzeko aukera ez da izango. Gaur egungo egoeran guztion osasuna bermatzen jarraitu behar dugu eta kutsatzeak ekiditeko bide zuzenena hartu du udalak jaiak ekidinez.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Festak #Jaiak #SanGregorioJaiak #Iraila #Ospakizuna #AtaungoUdala #SanGregoriokoFestaKomisioa #MartinAramendi #EHBildu #Koronabirusa #EuskalHrria #Euskadi #Goierri #SareSozialak #Twitter

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude