Ezpalak eta Etxekalte arituko dira ostiral honetan Oargin

"Oargiko gauek" kontzertu emanaldien barruan Ezpalak eta Etxekalte taldeak arituko dira ostiral honetan.

Kontzertuek aurrera jarraitzen dute Oargin eta urte berriarekin batera bi talde izango dira ostiral honetan. Lehenik eta behin Zestoako Ezpalak Rock taldea arituko da gaueko hamar eta erdietatik aurrera. Beraien kanturik arrakastatsuena "Itsasoaren aurrean" izenekoa da, Euskal Herriko arrakasten zerrendetan goiko postuak zapaltzera iritsi delarik lau musikarik osatzen duten taldea. Hauen ondoren, 2015ean sortu zen Etxekalte taldearen txanda izango da. Gehienbat Rock alternatiboaren estilora jotzen dute eta gauari erritmorik bikainena jartzeaz ere arduratuko dira. Beti moduan, 5€ko baloia izango du sarrera bakoitzak.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #Oargi #TortoAtaungoGazteAsanblada #Kontzertuak #Musika #Ezpalak #Etxekalte #Zestoa #Roxk #EuskalHerria #Euskadi #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude