Final-laurdenetara sailkatu dira Mikel eta Iban ataundarrak

Mikel Tapia eta Iban Urdangarin bertsolari ataundarrak final-laurdenetara sailkatu dira Gipuzkoako Bertsolari txapelketan.

Mikel Artola (Irudian)

Sei izan dira guztira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetara sailkatu diren goierritarrak eta horietatik bi ataundarrak dira. Lasarten jokatu da final-zortzirenetako azken saioa eta Mikel Artola alegiarra izan zen garaile. Ibanek 420,5 puntu lortu zituen txapelketan eta Tapiak berriz 417. Sailkatu direnez gain, Iñaki Apalategi beasaindarra ere orain batuko da ibilbidera joan zen urtean finalean izan zelako, larunbat honetan berriz Iban Urdangarinekin arituko da Andoainen.


Mikel Tapia berriz Gorka Maizekin batera ariko da hileko azken larunbatean (urriak 26) Eibarren. Txapelketaren nondik-norako guztiak Ataun Irratiko Ostiraltxo saioan jarratizeko aukera izango duzue ostiralero arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bitartean Gorka Santestebanekin.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Ostiraltxo #Bertsolaritza #GipuzkoakoBertsolariTxapelketa #IbanUrdangarin #MikelTapia #MikelArtola #IñakiApalategi #Andoain #Eibar #GorkaMaiz #GorkaSantesteban

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude