Gabilleneko Joan Barandiaran Zeberio zenari omenaldia egingo zaio igande honetan

Igande honetan Joan Barandiaran Zeberio Gabilleneko apaiza omenduko dute igande honetan Atauniker eta Ataungo parrokiak.

Igande egurdian, Joan Jose Barandiaran Zeberio (Gabileneko apaiza) omenduko dute Atauniker elkarteko eta Ataungo Parrokiakoek. Omenaldirako, plaka-origarri bat ezarriko dute Gabrielenea etxearenhorman 12:15tatik aurrera.


1955eko maiatzaren 19an, Jose Maria Bikuña alkate zela, Ataungo Udalak Gabillene-etxea irakaskuntzarako prestatzea erabaki zuen, Mertzedariek irakaskuntzaren ardura hartu zutelarik. 1956ko uztailaren 15ean, Gipuzkoako gotzain Jaime Font y Andreuk inauguratu zuen Gabilleneko ikastetxe berria, Garikano Goñi gobernadore

zibila bertan zelarik.


1970eko urriaren 6an berriz, Mertzedariek Gabillene etxea utzi ondoren, Donostiako Hezkuntza sailak, “PatronatoSagradoCorazón de Jesús”deituriko erakundea onartu zuen. Bera osatzen zuten: Ataungo guraso elkarteko ordezkariek, Udaleko alkate eta zinegotzi batek, hiru parrokietako erretoreek eta irakasleen eta laguntzaileen ordezkariek; idazkari Xabier Zubizarreta apaiza izendatu zen.


1970/1971 ikasturteari ekin zitzaion 120/130 ikaslerekin (Mertzedariekin ibilitakoak eta Eskola Nazionaletan ibilitakoak) eta hiru irakasle tituludunekin: Mari Karmen Aranburu, Mari Karmen Iztueta eta Elisa Bustillo.


1984ko urtarrilean, Gabillenetik Joxemiel Barandiaran ikastetxe berrirako aldaketa egin zen. Gabillenen jarraitu zuten: Katekisia, Sendotza eta beste hainbat ikasketek. 1995. urtean berrikuntza orokor bat bideratu zen.


2006ko maiatzare 2an, Gabillene-etxearen erabilpena 15 urterako udalaren esku utziz, hitzarmena sinatu zuten Udalak eta Fundazioak; 0-tik 2 urte bitarteko umeen heziketa eta beste hainbat ikasketa burutzeko.


Igande honetarako antolatu den ekitaldian, kontuan izatea eskatzen dute antolatzaileek koronabirusari aurre egiteko neurriak. Derrigorrezkoa izango da musukoa jantzita edukitzea, gainerako pertsonekin gutxieneko distantzia-soziala bermatzea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude