Gastelerazko bi film izango dira asteburu honetan Ataungo Herri Antzokian

"70 Binladens" thriller filma eta "Super Lopez" fantasiazko komedia izango dira asteburu honetan Ataunen.

Ataungo Herri Antzokia asteburu honetan hartuko duten film zerrenda errepasatzen hasita, fastasiazko komedia ezagun bat iritsi zaigu esku artera. "Super Lopez" gazteleraz eskainiko da igandean 16:30etatik aurrera. Protagonista superbotere harrigarriak dituen eta hauek ezkutuan gordetzen dituen gizon bat da. Baina gaztetako maitalea konkistatzerakoan, sekretua arriskuan jarriko du. Helduen txandan berriz "70 Binladens" thrillerra proiektatuko da ostiralean, igandean eta astelehenean. Raquel izango da film honen protagonista, 35.000 euro halabeharrez behar dituen emakumea. Raquel bankuarekin akordioa ixteko zorian dagoenean, bi lapurrek egoera korapilatuko dute.


#Ataun #Ataungoudala #Herriantzokia #Kultura #Gizartea #Zinema #SuperLopez #70Binladens #Fantasia #Komedia #Thrillerra #Haurrak #Gazteak #Filmak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude