Gatibu Lekeition egongo da apirilaren 21ean



Hiru ordutan sarrera guztiak agortu dira Gatibuk Lekeition eskainiko duen kontzerturako.

Atzo jakinarazi zuen talde gernikarrak hilabete honetan Lekeition izango direla. Ikusgarri zinema aretoan eskainiko dute emanaldia.

Hurrengo egunean berriz, Zaragoza bisitatuko dute eta maiatzean Tafallan eskainiko dituzte Aske maitte, aske bizi diskoko abestiak. Ekainean ordea, Lapuebla Rock Fest jaialdian izango ditugu, beste hainbat talderekin batera: Doctor Deseo, Zea Mays eta El Drogas.


ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude