Gatibu taldea Top zerrendako lehen postuan
Gatibu Euskal musika taldearen "Salto!" izeneko kantua geratu da aste honetako Top zerrendaren lehen postuan.
Euskal musika talde den Gatibuk hartu dio lekukoa Amerikako Estatu Batuetako Ariana Grande artista hirugarren postura jaitsita. Ava Max berriz hiru postuko igoerarekin aurkitu dugu zerrendako bigarren postuan "Sweet but psycho" kantuarekin. Zerrendako laugarren postua Carolina Durante eta Amaia Romerorentzat izan da "Perdona" arrakastarekin eta bosgarrena berriz Olatz Salvadorren Lokarriak kantuarentzat izan da.
Aste honi begira bestalde, Lukas Graham danimarkarrak bere "Love someone" kantua zerrendaren barnera sartzea lortu du hogeigarren postua hartuz. Proposamenen aldetik berriz High Hopes izenekoa geratu da lehen proposamen aste honetan, Panic At The Disco-ren eskutik. Bigarren proposamena berriz, hiru artista handiren eskutik iritsi zaigu: David Guetta, Bebe Rexha & J Balvin-en "Say my name".
#Ataunirratia #Musika #Gatibu #TopATI #AEB #ArianaGrande #AvaMax #CarolinaDurante #AmaiaRomero #OlatzSalvador #LukasGraham #2007 #Panicathedisco #DavidGuetta #BebeRexha #JBalvin #2019