Gau Ibilaldi Mitologikoa bertan behera utzi du Jentilbaratza Kultur Elkarteak

Uztailetik urriaren 11ra atzeratu bazen ere Jentilbaratza Kultur Elkarteak bertan-behera geratu dela jakinarazi du aurtengo ibilaldia.

Koronabirusaren pandemiak ekarritako egoerak, bertan-behera geratzera ekarri ditu oraingoan hainbat ekintza kultural. Jentibaratza Kultur Elkarteak, uztailea egin ohi du Gau Ibilaldi Mitologikoa, baina oraingo honetan ez da aukerarik izan, dagoen egoera ikusita.


Elkarteak ohar batean zehaztu duenez, "Hasiera batean, Gau Ibilaldi Mitologikoa urriaren 11n egiteko asmoz atzeratu bagenuen ere, azkenean BERTAN BEHERA uztea erabaki da, 2021. urteko uztailean egiteko asmoa dugularik. Ea orduan daukagun egoera hobea den eta egiteko modurik dugun!"


Gauzak horrela, ez dugu izango aukerarik 2020 honetan Torto, Lamiak, Sorginak eta gainerako pertsonai mitologikoak ikusteko aukerarik. Ataun Irratian ala ere, joan zen urteko ibilaldiaren irudiak berreskuratu nahi izan ditugu eta bideo bat jarri dizuegu eskura:

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Euskuak maiz garbitu gel hidroalkoholikoarekin eta gogoratu kalean nahiz gune publikoetan derrigorrezkoa dela ahoko maskara erabiltzea, baita gainera pertsonekin gutxieneko distantzia bermatzea ere.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #JentilbaratzaKulturElkartea #Jentilbaratza #Jentilak #Mitologia #GauIbilaldiMitologikoa #Kultura #SanMartin #SanGregorio #Aia #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #Koronabirusa #COVID19

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude