Gau musikatua izango da gaur Oargin

Bi talde ariko dira gaur gauean Oargiko gauak girotzen 22:00etatik aurrera.

Torto Ataungo Gazte Asanbladak antolatura, Lamiak eta Higa taldeen kontzertuak izango dira gaur gauean Oargin. Oargiko gauek aurrera jarraitzen dute eta hilabetea behar bezala amaitzeko, musika doinu bikainak izango dira 22:00etatik aurrera.


Ander Aranburu, Xabi Arrazola eta Xabier De La Fuente hirukoteak osatzen du rock estiloko Lamiak talde Donostiarra. Beraiek izango dira Oargiko gauari melodia jarriko dioten taldeetako bat. Higa taldekoek berriz punk rock estiloan murgilduko dute gaua eta hauek ere izango dute zer eskainia. Sarrera unean bertan ordaindu beharko da kontzertura sartu aurretik eta 5€-ko prezioa izango du. Animatu!


#Ataun #AtaungoUdala #Oargi #TortoAtaungoGazteAsanblada #Musika #Kontzertuak #EuskalMusika #EuskalMusikaTaldeak #Lamiak #Higa #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri #Rock #PunkRock #Donostia #AnderAranburu #XabiArrazola #XabierDeLaFuente

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude