Gauean, kirolean eta ikasketetan murrizketa handiagoak aztertzen ari direla aurreratu du Urkulluk

Lehendakariak Legebiltzarrean azaldu duenez, "Oraingoz" nahikoa dira hartutako neurriak, baina eguneroko egoera aztertzen ari dira.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Gobernuaren kontrolerako saioan, Legebiltzarrean iragarri du "oraingoz" nahikoa direla kobidearen aurka hartutako neurriak, baina egunez egun aztertzen ari direla egoera, eta gaueko mugikortasunean, jarduera fisikoan eta goi mailako irakaskuntza ez-presentzialean murrizketa gehiago egon daitezkeela aurreratu du.


EAEn hartutako neurriak Espainiako Estatuko zorrotzenak direla gogorarazi du, nahiz eta erkidegoen artean egoerarik txarrena ez izan. Iñigo Urkulluk behin eta berriz azpimarratu du bakoitzak bere erantzukizuna duela, eta Gobernuak osasun arloan eta laguntza ekonomikoetan nahikoa egiten ez duela esan izana arbuiatu du.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude