Gauerditik aurrera derrigorrezkoa izango da EAEko erabilera publikoko espazioetan maskara janztea

Osasun Sailburuak agindua argitaratu du, COVID19aren bilakaera epidemiologikoari eusteko neurri gehiagorekin.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren aginduak gaur gauerditik maskara erabiltzea derrigorra dela ezartzen du, pertsonen arteko distantzia gorabehera, bai bide publikoan edo aire zabalean, bai erabilera publikoko edo jendeari zabalik dauden espazio itxietan, baldin eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartzerik badago.


Ostalaritzako lokaletan, ezingo dira 10 pertsonatik gorako taldeak batu mahaietan, ez establezimenduaren barruan, ez kanpoan.


Gainera aginduak agintzen du egungo egoerak iraun bitartean eta agindu hori indarrean egon bitartean, ez dela ordutegiak zabaltzeko beste baimenik emango, eta eman direnak ondoriorik gabe utziko direla. Neurri horrek ostalaritzako establezimendu eta zerbitzuetan, jatetxeetan, txokoetan eta sozietate gastronomikoetan du eragina, bai eta diskoteketan eta gaueko aisiako gainerako establezimenduetan ere.


Azkenik, pandemiaren egungo egoera aintzat hartuta, arauak dio osasunaren kalterako dela kalean kolektiboan edo taldean edariak kontsumitzea.


Osasun Sailburuak neurri horiek hartzeko motiboak honako hauek direla esan du: COVID-19aren bilakaera epidemiologikoa, eta, udako aldia hasi denean, normalitate berrian sartu izanak pertsonen pilaketak ekarri dituela eta dakartzala egiaztatu dela eta, hala, ez direla ari zaintzen aisia-ekintzen eta kolektiboan gozatzearen inguruko prebentzio-neurriak. Aipatu duenez, “ezin diogu birusari berriz ere abantaila hartzeko aukerarik eman”, eta erantzukizun hori erakundeena eta herritarrena da.


Agindua gaur sartuko da indarrean, gaueko 00:00etan.


EGINDAKO PROBAK


Atzo 4.188 proba egin ziren guztira (3.766 PCR eta 422 test azkar).


BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK


Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 60 dira, Lurraldeka, 7 Araban, 10 Bizkaian, 41 Gipuzkoan, eta 2 kasu Euskaditik kanpo bizi diren pretsonetan.

Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 39 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.


Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 17 pertsona erregistratu ziren (PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren) eta 4 lagunek jaso zuten ospitaleko alta.


POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA


Atzo ez hildakorik egon. Horrez gain, COVID diren edo izan diren 4 pertsona daude ZIUn.


Osasun Saila eta Osakidetza baheketako PCR probak egiten ari dira Getarian. Orain arte, 400 pertsona baino gehiago deitu dituzte egiteko eta Osakidetzak kalkulen arabera, gaur bertan 600 proba egin ahal izango dira.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #NekaneMurga #PCR

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude