Gaur hasi dira zuntz optikoaren kablea pasatzen, Ataungo beste zenbait guneetara

Ataungo Udalak jakitera emandako ohar baten arabera, bi-hiru hilabete beharko dituzte lan hauek behar bezala burutu ahal izateko.

Ataungo Udalak jakitera eman duenez, gaur bertan hasi dira zuntz optikoa herriko beste zenbait guneetara pasatzeko lanetan. Nagusiki interneterako konexioaren bizkortasuna eskaintzen duen zerbitzua, zenbait herritarren eskaera izan da azken urte eta hilabeteetan, baina bi-hiru hilabete beharko dituzte lan guztia behar bezala burutu ahal izateko.


Udalaren azken ohar batean adierazten da, lan guzti hauek amaitzen dituztenean, jakinarazpen bat kaleratuko dela eta herritarrek beraien eskaerak egiteko aukera izango dutela ordutik aurrera.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude