Gaur hasiko da Ordiziarrocken 15.edizioa



Gaur hasi eta larunbata bitartean ez da lasaitzeko tarterik egongo Ordiziarrocken.

Emanaldi bikain batekin hasiko da Ordiziarrocken 15.edizioa. D'Elikatuz aretoan 19:30etan Donegal harp trio izango da.

Ostiralean berriz, plaza nagusian emango zaio jarraipena 20:00etatik aurrera "Ordizia elkartuz" herri ikuskizunarekin eta hortik aurrerakoak gaztetxean izango dira: 21:00etan Trance, 22:15etan Young Mountain, 23:45etan Tooth eta 01:45etan Anteros.

Larunbata nahiz eta azken eguna izan, ez dute erlaxatzeko denborarik hartuko: 12:00etan Trakamatrakaren kontzertu didaktikoa eskainiko da plaza nagusian eta 19:00etan berriz Broken Brothers Brass Band. 20:30etatik aurrera Znort gunera egingo dugu leku aldaketa eta Nazareno DJarekin piztuko du gaua. 21:00etan Koban taldeko musikariek emago diote jarraipena ekitaldiari, 23:00etan La Furia, 00:30etan Revolta Permanen eta 02:00etan The Gin Ties taldeak itxiko du 15.edizioa.


Hau dena gabezia ezberdinak dituzten pertsonei begiratuta antolaturiko ekitaldia ere izango da. Urko Ruiz Ordiziarrockeko produkzio arduradunak asteburuan utzitako hitzak dituzue:

#Ordizia #Ordiziarrock #Ataunirratia #Trance #YoungMountain #Anteros #Trakamatraka #BrokenBrothersBrassBand #Znort #NazareoDJ #Koban #LaFuria #RevoltaPermanent #TheGinTies #UrkoRuiz

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude