Gaurko plan ezin hobea, Mihise taldearen kontzertua Torto Ataungo Gazte Asanbladaren eskutik

Oargiko gauek ekitaldien baitan, bueltan dira berriro ere uda osteko lehen kontzertua eta San Martingo kalostran izango da.

Herriko gazteek martxan jarri dituzte berriro ere Oargiko gauek ekitaldiak eta ostiral honetan izango da ikasturte berriko lehen kontzertua. Torto Ataungo Gazte Asanbladak, Mihise taldea jarriko du oholtza gainean 19:00tatik aurrera.


Egungo egoerak behartuta, beharrezko diren segurtasun-neurri guztiak zorrotz bete beharko dira eta kontuan izan dituzte sare sozialen bidez partekatzeko garaian ere. Derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera, gainerako pertsonekin gutxieneko distantzia soziala bermatzea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea. Asanbladak zehaztu duenez ere, erretzea debekatuta izango da.


Herriko gazteek, garrantzia handi eman diote oraingo honetan kulturari bultza bat ematea oso garrantzitsua dela eta herritarrak bertara gerturatzeko deia egin dute, kultura segurua dela erakusteko.


Orain arteko emanaldi guztiak Oragin izaten baziren ere, osasun-egoera seguruago batera jotzeko San Martin auzoko kalostran eging da eta egunean bertan 5€ko sarrera ordaindu beharko da.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude