Gazte bat atxilotu dute Donostian surfean ari zela, koronabirusean positibo eman ondoren

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Zurriolako hondartzan, etxean isolatuta egon behar zuen bitartean surfa egiten ari zelako.

Koronabirusaren aurkako borrokan hainbat hilabete daramatzagun arren, eta osasun agintarien ehunka ohartarazpen eta argibide jaso ditugun arren, oraindik ere gertatzen dira ileak goraka jartzen dituzten eszenak, eta EAEko kutsatze kopuru handiaren zergatia azaltzen dute.


Horixe gertatu da gaur Zurriolako hondartzan (Donostia): emakume bat atxilotu dute ertzainek surfa egiten ari zela, etxean berrogeialdian egon behar zuenean, koronabirusean positibo eman ostean.


Inguruko sorosle gazte baten laguntzaz identifikatu dute emakumea eta ertzainek, eta Segurtasun Sailak baieztatu die gazteak bakartuta egon behar zuela, koronabirus test batean positibo eman ostean.

@JavierSanzek Twitterren kontatu du sekuentzia, eta hainbat bideo partekatu ditu, agenteek neska uretatik nola ateratzen duten eta atxilotuta nola eramaten duten ikusteko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Euskuak maiz garbitu gel hidroalkoholikoarekin eta gogoratu kalean nahiz gune publikoetan derrigorrezkoa dela ahoko maskara erabiltzea, baita gainera pertsonekin gutxieneko distantzia bermatzea ere.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Berragertzeak #Kutsatzeak #Donostia #Surfa #Ertzaintza #Hondartza

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude