<<Gero eta gehiago dira egunero Ataun Irratia jarraitzen dutenak>>

Maiatzeko lehen astelehenarekin batera audientzia datuak jaso ditugu Ataun Irratian ere eta igoera nabaria izan da.

Ioar Aizpurua Barriola - Ataun Irratiko zuzendaria

Heldu da Maiatza eta honekin batera audientzia datuak jaso ditugu lehen astelehenarekin Ataun Irratian. Zuzendaritzak <<Gero eta gehiago dira egunero Ataun Irratia jarraitzen dutenak>> bezala laburbiltzen du urtea hasi zenetik jasotako datuen txostena.


Urtea lasai hasi du irratiak, baina urtarriletik apirilera bitartean azken urteetan izan ez den igoera nabaria dela garbi geratu da bai entzuleen eta webguneko erabiltzaileen artean. Larunbat eta igande goizetan entzun dezakegun Nahikoa da saioak lidergoan jarraitzen du asteko entzule kopururik handiena lortuz, nahiz eta Top ATI eta Pop GO! saioek gertutik jarraitzen duten. Maitane Ormazabal, Leire Perlines eta Ane Murua kolaboratzaileek beraien onena eskaintzen jarraitzen dute asteburu goizetako magazinean.


Gorka Santestebanek aurkezten duen Ostiraltxo saioa koronabirusa dela eta geldirik dagoen arren, %13ko igoera lortu zuen urtarrilean. Euskal musikaren "Ispiluaren Aurrean" edo "Ataun Irratia VIP" bezalako saioek, entzule kopurua mantendu egin dute oraingoan inolako igoerarik lortu gabe eta beraien edukirik onenak eskaintzearen aldeko apustua egiten jarraituko dute.


Ioar Aizpuruak eta Julen Iraolak koronabirusa dela eta astelehenetik-ostiralera bitarte eskaintzen dituzten eguneko hiru albistegiek, entzule eta erabiltzaileen konfiantza lortu dute. Eskainitako informazio fidagarria, zehatza eta bertakoa gertutik jarraitzeko aukera izan dute entzuleek eta ohiko ordu tarteetan baino %38 entzule gehiago lortu dituzte.


Webguneari dagokionez berriz, gora egiten jarraitzen du hilabetero erabiltzaile kopuruak. Nabaria izan da koronabirusean oinarritutako edukiek ikustaldi gehiago izan dituztela azken hilabeteetan. Ioar Aizpurua zuzendariak baieztatu duenez <<orain arte gure webgunea bisitatzen ez zuten erabiltzaile berrien konfiantza irabazi dugu>>. Urtearen hasieratik jasotako datuek diotenez webgunean sartu diren erabiltzaile berriak %142 dira eta orokorrean %132 hazi da.


Guzti hau ikusita, Ataun Irratiko lantalde guztiaren izenean eskerrak eman nahi dizkizugu. Garbi daukagu egunetik-egunera gero eta gehiago zaretela irrati hau entzutea aukeratzen duzuenok eta webgunearen bitartez edukiak irakurri, entzun edo ikusten aritzen zaretenok. Mila esker Ataun Irratia aukeratzeagatik!


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Aia #Goierri #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Euskadi #EuskalHerria #Nafarroa #Audientzia #Entzuleria #Erabiltzaileak #Datuak #NahikoaDa #TopATI #PopGO #Ostiraltxo #IspiluarenAurrean #AtaunIrratiaVIP #Albistegia #IoarAizpurua #JulenIraola #GorkaSantesteban #LeirePerlines #MaitaneOrmazabal #AneMurua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude