Gertakari bitixia aste honetako Top ATI zerrendan


Don Patricio eta Cruz Cafunek hartu dute aste honetako Top ATI zerrendaren lehenengo postua.


Ez dute denbora asko itxaron beharrik izan bi artista handi hauek zerrendako lehen postuan sartzeko. Joan zen astean hirugarren postuan ziren Patricio eta kafune baina oraingoan bi posturen gorakada ematea lortu dute gailurrera iristeko. "Contando lunares" izeneko bonbazia hau gurean geratzeko etorri dela garbi geratu da eta ikusi egin beharko dugu zer gertatzen den hurrengo astean.

Zerrendaren bigarrenean jatorri gernikarra duen EraBatera taldearentzat geratu da. Bi asteaz jarraian lehen postuan egon ondoren, maila bat behera egitea tokatu zaie "Isilean" kantuaren sortzaileei. Hirugarren postuan inoiz gertatu ez den ezusteko bat topatu dugu. Mabel artista Top 5ean izan genuen baina kanporatu ondoren berriro ere itzultzea erabaki du " Don't call me up" kantuarekin 7 postu gora egin ondoren.

Laugarrenean Rosalia eta J Balvin-ek asteko igoerarik handiena eman dute bederatzi postu gora eginda. "Con altura" izeneko arrakasta hau hamairugarren postuan zen aurreko astean. Eta Top 5arekin amaitzeko Berri Txarrak euskal taldearen plazerra dugu "Zaldi zauritua" kantuak lau postu gora egin ondoren.

Larunbat honetan zerrendaren eguneraketa egingo du Ioar Aizpuruak 12:00etan. Sartu gure webgunean, aukeratu zein duzun kanturik gogokoena eta eman ieziozu botoa.

#Ataun #Irratia #Ataunirratia #Musika #TopATI #2019 #Arrakastak #DonPatricio #CruzCafune #EraBatera #Mabel #Rosalia #JBalvin #BerriTxarrak #EuskalHerria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude