GI-2637 errepidea hobetzeko lanak hasi dituzte Zegaman

Lanek ia 1,4 milioi euroko aurrekontua eta sei hilabeteko epea dutela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Gipuzkoako Foru Aldundia GI-2637 errepidea hobetzeko proiektua egiten hasi da, Kortaberriko biribilgunetik Zegamako Ondaraldea industrialdera. Obrak 1.373.673,76

euroan esleitu dira, eta sei hilabeteko egikaritze-epea izango dute.


Hobetuko den zatiak 1,25 kilometroko luzera du, Kortaberriko biribilgunearen eta Ondaraldeko poligonoaren artean, eta obra hori eginda GI-2637 errepidea hobetuko da N-I errepidearen (Idiazabal) eta Zegamaren artean.


Obra bukatzean, hiru metroko bi erreiko eta 0,50 metroko bazterbideetako errepidea lortuko da. Proiektuaren diseinuan, errepidearen egungo plataforma ia osorik aprobetxatzen saiatu gara, lurren mugimendua eta lurzoruen okupazioa murriztuz.


Obrak egiteko, errei-mozketak ezarri beharko dira eragindako zati osoan zehar, eta semaforo eta/edo seinaleen bidez erregulatuko da errei irekitik ordezko pasabidea. Lanak astelehen honetan, ekainaren 22an, hasi dira, eta abenduaren 22a baino

lehen amaitzea aurreikusi da.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Ekonomia #Politika #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #GipuzkoakoForuAldundia #Zemaga #ZegamakoUdala #Idiazabal #BideLanak #Errepidea #Trafikoa #DiruLaguntza

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude