Gipuzkoako hiru erresidentzia eta aldundia auzitara eramango ditu ELAk

ELA sindikatuak jakitera eman duenaren arabera salaketa jarriko du Gipuzkoako hiru erresidentzien eta aldundiaren aurka.

Zumarragako Argixao, Ordiziako San Jose eta Tolosako Iurreamendi erresidentziak auzitara eramango ditu ELA sindikatuak gaur bertan jakitera eman duenez. Hauez gain, Gipuzkoako Foru Aldundia aurka ere salaketa bat jarriko du, beraien hitzetan "langileen osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzeagatik". Osakidetzak berriz, zaharren egoitzetan esku hartzeko deia ere egin du azken egunetan.


Sindikatuak jakitera emandako informazioaren arabera, bihar bertan beteko ditu salaketak Sozialeko Auzitegian eta kautelazko neurriak ere hartuko dituela iragarri du. ELAren hitzetan <<"langileen osasuna bermatzen ez den egun bakoitzeko, zerbitzua kudeatzen duten enpresari isuna jartzea">> erabaki dute.


Egoera "dramatikoa" dela azpimarratu nahi izan du sindikatuak, langilean inolako babes neurririk gabe lanean jarraitzen dutelako eta hauetako askok test azkarrik ere ez dutelako pasa. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman dituen datuen arabera, hildako erabiltzaileak 91 dira jada eta "lurraldean covid-19arekin hil direnen % 70a" da.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Erresidentziak #GipuzkoakoForuAldundia #ELA #Zumarraga #Ordizia #Tolosa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude