Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik

26 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea iraintzea eta jotzea egotzita, bien alaben aurrean.


Gertakaria 23:00ak aldera jazo zen, Zaramaga auzoko kale batean. Ordu horretan, pertsona batek Udaltzaingoari deitu zion, gizon bat emakume bat jotzen eta iraintzen ari zela jakinarazteko, hainbat umeren aurrean, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.


Gertaeren lekuan bertan, agenteek emakumearen testigantza jaso zuten. Hark jakinarazi zien bikotekideak eraso eta iraindu egin zuela, eta elkarrekin duten alabak erasoa ikusi zuela.


Hainbat lekukok emakumearen bertsioa baieztatu zuten, eta, ondorioz, poliziek gizona atxilotu zuten, genero indarkeria delitua egotzita.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #ErasoSexista #Gizartea #Emakumeak #Emakunde #TaldeFeministak #Gasteiz #Araba #EuskalHerria #Euskadi #Udaltzaingoa #Zaramaga #Atxilotua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude