Gizon bati aizkorakada bat emateagatik atxilotu bat izan da Mañuetan

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du asteburuan Arabako Errioxan, eztabaida batean beste pertsona bati aizkora batekin buruan jotzea egotzita.

39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten joan zen larunbatean Mañuetan (Araba), eztabaida batean beste gizon bati aizkorakada bat ematea egotzita.


Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa larunbat goizean izan zen, 10:00ak aldera, eztabaida batean, borrokan parte hartu zuen batek bestea aizkora batekin buruan jo zuenean.


Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, buruan ebaki bat zuela; erasotzailea, berriz, handik gutxira aurkitu zuten, eta atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude