Gizonezko gazte bat atxilo hartu du Ertzaintzak Beasainen

24 urteko gazteari lapurretak egotzi dizkio Ertzaintzak eta gaur bertan atxilotu dute Beasainen.

Beasain

Lasarte-Oriako eta Villabonako hainbat enpresa eta saltokitan lapurretak egin izana egotzi dio Ertzaintzak 24 urteko gizonezkoari. Lapurreta hauek "indarra erabiliz" eginiko delituak izan direla zehaztu dute segurtasun neurriek otsailaren 11 eta 12 bitarteko gauean izan zelarik.


Eginiko ikerketen arabera, ustezko egilea aurkitu zuen Ertzaintzak joan zen ostiralean Beasainen eta atxilo hartu zuen ibilgailua aparkatzen ari zen bitartean. Bestetik berriz, bide-segurtasunaren aurkako delitua ere ezarri diote gida-baimena edo dagokion lizentzia gabe gidatzeagatik. Atxilotua aske geratu eta epailearen aurrera deitu den arren, Ertzaintzaren ikerketak zabalik jarraitzen du kalteturiko enpresen kopurua zehaztu ahal izateko.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Beasain #Gizartea #Lapurreta #LasarteOria #Villabona #Ertzaintza #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #SegurtasunSaila #EuskoJaurlaritza #Trafikoa #TrafikoZuzendaritza

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude