Googlek bere zerbitzuen zati handi bat galdu du mundu mailan

Gmail, YouTube, Drive, Meet eta Hangouts bezalako Googleren zerbitzu ezberdinek funtzionatzeari utzi diote astelehen honetan, 12:30ak aldera.

Googlek behera egin du astelehen honetan sarean dituen zerbitzu askotan. Euskal Herrian 12:30ak zirenean, Youtubek, Gmailek, Drivek, Meetek eta Hangoutsek funtzionatzeari utzi diote, eta mundu osoko milioika erabiltzaileri eragin die.


Downdetector atariaren arabera, munduko aztarna digitala jarraitzen du, eta akatsak planetako hainbat lekutan zabaldu dira, batez ere Europan, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean eta Japonian. Latinoamerikan eta Afrikan ere eten dituzte zerbitzuak.


Akatsek eragina izan dute lan-arloan, enpresa askotan zerbitzu horiek erabiltzen baitira lan egiteko.


Google bilatzaileak eta Google Chrome nabigatzaileak normaltasunez funtzionatu dute.


Ordubete geroago, arazoak konponduta zeudela iragarri du erraldoi teknologikoak.


Jende askok agertu du bere haserrea sare sozialen bidez. Beste batzuek umorez hartu dute gaia, gertatutakoari buruzko memoriak eginez.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude