Gora doa Avicii eta Aloe Blacc-en "SOS" kantua


Arrakasta hutsa izaten ari da Avicii eta Aloe Blacc-en elkarlana.


Bi artista handi hauen elkarlanak txunditurik utzi gintuen estreinaldian eta frogatu dugu arrakasta itzela izaten ari dela bai Euskal Herri mailan eta baita estatu mailan ere. Avicii-ren heriotzaren ondoren, amaitu gabe utzi zuen kantua kaleratzea erabaki dute eta honen ametsa Aloe Blacc-ekin batera elkartzea zenez, horrela egin dute. Historia tristea baina jarraitzaileentzat kantu berezia izango da "SOS" izendaturiko hau.

Lurraldeetako arrakasta zerrendetan beheko postuetan dago oraindik ere, baina arrakasta baldin badu, gorakada on bat izateko asko falta ez zaiola garbi dago. Ataun Irratian ere kantu hau entzuteko aukera izango duzu noski.

#Musika #Ataunirratia #Irratia #Avicii #AloeBlacc #EuskalHerria #EAE #Espainia #Arrakastak

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020