Gorpu bat aurkitu dute kamioi baten sabaian, Altsasuko gasolindegi batean

Gizon baten gorpua aurkitu dute Altsasuko gasolindegi batean gelditu zen kamioi baten sabaian.


Gizon baten gorpua agertu da Altsasutik zihoan kamioi baten sabaian. Kamioiaren gidaria gasolindegi batean zegoen gorpua detektatu zuenean. Ondoren, Altsasuko Foruzaingoaren komisariara joan zen, eta bertan jakinarazi zuen Frantziako Estatutik zihoala kolpe handi bat entzun zuela kamioiaren sabaian.


"Diario de Noticias" egunkariak jakinarazi duenez, hilotza asteleheneko 5.00etan aurkitu zuten, kamioilaria NA-1000 errepideko 2. kilometroan, A-1 errepidearen ondoan, gasolindegian gelditu zenean.


Gorpuak buruko traumatismoa zuen, eta Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura (Iruñea) eraman zuten autopsia egiteko. Foruzaingoak esan duenez, ikerketa Frantziako Estatuan egingo dute.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude