Guztira 5.136 lagun daude koronabirusarekin kutsatuta Euskadin

535 positibo berri zenbatu dira EAEn eta 1.722 ospitalizatuta daude 241 pertsona hil egin direlarik.

Guztira 5.136 lagun daude koronabirusarekin kutsatuta Euskadin , atzoko 20:00ak arte 535 positibo zenbatu ondoren. Horietatik 1.722 bertan ospitalizatuta daude. Era berean, 241 pertsona hil egin dira koronabirusarekin. Lurraldeka: - ARABAN, 1.779 kutsatu daude, eta horietatik 345 ospitalizatuta daude. - BIZKAIAN, 2.463 lagun kutsatu dira, eta horietatik 1.087 ospitalizatuta daude. - GIPUZKOAN, positiboak 894 dira (horietatik 290 ospitalizatuta daude).

Euskadik ahalegin handia egiten jarraitzen du detekzio goiztiarrean: guztira 12.665 test egin ditu, 1.178 atzo bakarrik. Gainera, datu positibo gisa, nabarmendu behar da berreskuratutako eta alta emandako pertsonen artean 1.023 direla guztira.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020